VASCO NAVARRO
bide berdea
Familian Antzinetik
23 km
Profila ikusteko- Ibilbidea: Joan-etorria
- Zailtazuna: Erraza
- Lurzorua: Lur trinkotua
- Hasiera: Antzin
ARQUIJAS ALDERDIA: BIADUKTUA,TUNELA ETA IKUSPEGI EDERRAK
Selfie bat egiteko une aproposa, Vasco-Navarroren oroipen ahaztezina izateko.
Ikusi Google Street View
ANTZIN > ZÚÑIGA
Antzingo igerilekuetatik Arabako mugarantz joan behar da, Zuñigara. Herria jatorrizko trazaduratik kanpo geratu arren, merezi du bisita bat egitea, trenbide zaharrari buruzko horma-irudi famatuagatik.
Jatorrizko trazaduratik joan behar da, Gasteizerantz, eta, gutxi gorabehera bide erdian, 8 km ingurura, Arquijasko tunela (1.415 m) zeharkatu, bai eta 9 arkuko biaduktu ospetsua ere, Ega ibaitik 30 metro gora. Panoramikak argazki bat merezi du. Adi, bada, selfiezaleak eta instagramerrak.
Oso etapa bisuala da, garai hartako ingeniaritzaren adibide bereziak gordetzen dituen ibilbidea, aho zabalik bat baino gehiago utziko duena. Eraikin zaharrak, geralekuak eta geltokiak aurkituko dituzue, batzuk zaharberrituak eta beste batzuk erabiltzen ez direnak.
NON APARKATU
Antzin (42°39’41.94″N – 2°11’29.50″O). Aparkaleku publikoa, igerilekuen eta bide berdearen ondoan.
KONTUAN HARTZEKOA
STARLIGHT BIDEA. Ziurtagiri hori kalitate-zigilu bat da, eta Starlight Fundazioak ematen die, zeru bikaina duten eta babes- eta kontserbazio-adibide diren inguruei.
GARRAIOA
Vitoria-Gasteiz > Estella-Lizarra > Vitoria-Gasteiz | www.araba.eus/alavabus |
TURISMOA
Tierra Estella-Lizarraldea Turismoa | www.turismotierraestella.com |
Lizarraldeko Turismoa | www.estellaturismo.com |
Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Turismoa | www.arabakomendialdea.com |
Nafarroako Turismoa | www.visitnavarra.es |
Euskadiko Turismoa | www.turismo.euskadi.eus |
BESTELAKOAK
Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroa | www.turismo.euskadi.eus |
Nahitaez bisitatu behar dituzu

-
Lizarra
Lizarra, Donejakue bidearen babesean sortutako hiri monumentala. XV. mendean "Lizarra ederra” deitzen zioten; gaur egun hiri erromanikoaren fisionomia du oraindik, eta jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin historiko ederrak.