VASCO NAVARRO
bide berdea

BI EGUN BIDE BERDEAN (HASIBERRIENTZAT)

76 km

+994m

Profila ikusteko
  • Ibilbidea: Lineala
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Lurzorua: Lur trinkotua / asfaltoa
  • Hasiera: Lizarra

Vitoria-Gasteiz. Green capital hiria ezagutzen duzu?

Gasteiz, Helmuga Turistiko Jasangarriaren ziurtagiria jaso duen hiri berdea.

INFORMAZIO GEHIAGO

Jarraian, Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdea bi egunetan egitea proposatu nahi dizugu, dela asteburuan, bidean gaua emanez, dela bi egun soltetan, bigarren egunean aurreko etaparen helmugatik abiatuta. Bide berdeaz, haren inguruez, eta haren gastronomia oparoaz gozatzeko aukera izan dezazun.

LIZARRATIK GASTEIZERA BI EGUNETAN

Lizarratik (Nafarroa) Gasteizera (Araba) bitarteko 76 kilometroak egitea oso esker oneko abentura bat da. Bi noranzkoetan egin daiteke ibilbidea, Gasteiztik zein Lizarratik abiatuta, eta guk azken hori proposatu nahi dizuegu zehatz-mehatz. Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdeko 0 kilometrotik abiatuko gara beraz.

1. Etapa. LIZARRA > MAEZTU

45km

Lehen egunean aurreneko 45 kilometroak egitea proposatzen dizugu, Maeztuko herriraino.

Lizarratik abiatu eta Zubielkirako bidea hartuko dugu, Estellerriko herri lasaietan barrena, Zufian, Murietan eta Antzinen barrena zehazkiago, non geldialdiak egiteko eta eskualdeko baratze oparoko askotariko produktuak dastatzeko aukera izango dugun.

Jarrai ezazu aurrera Acedoraino, oraindik Estellerrian, eta herri horretara iristean, Arquijasko tuneletik (1.415 m) hurbil egongo zara jada, baita Arquijasko Biaduktu ikusgarritik hurbil ere.

Jarraian, segi jatorrizko ibilbidetik Santikurutze Kanpezuraino (33 km), eta bertan bazkaltzeko geldialdia egin dezakezu.

Antoñanatik pasatzean, ezinbesteko geldialdia egin behar duzu Vasco Navarro Trenbidearen Interpretazio Zentroa eta bertan gorde den trena bisitatzeko (38 km).

Eguneko azken pedalkadak dira, berehala Atauriko tuneletik (150 m) pasatuko zara, Maeztura iritsi baino lehen.

Herri eder eta lasai horretan atseden hartu, afaldu eta gaua eman dezakezu bigarren egunari ekin baino lehen. Gainera, puntako orduetan, ikusgai dauden “Papamoscas” bakanetako bat ikusteko aukera izango duzu, elizaren eranskinean. 

2. Etapa. MAEZTU > GASTEIZ

31 km (37 km Estibalizera hurbiltzen bagara)

Bigarren egunean, Maeztutik Gasteizera bitarteko 31 kilometroak egingo ditugu.

Tarte laburra bada ere, lehen zatian, eta Zekuianoko tunela zeharkatu ondoren (inguruneko motibo eta soinuez dekoratu berri dute), Gereñuko Mendatea zeharkatu beharko duzu.

Mendate gogorra da, lasaitasuna eta zuhurtzia eskatzen duena, baina Laminoriako Tunel ia igaroezina (2.195 m) saihesteko aukera emango dizu; bizikletatik jaitsi beharko duzu harri landuen arteko pasabide estu hori gainditzeko. Pasabide horrexek adieraziko dizu mendatearen gailurrera iritsi zarela.

Kontu handiz ibili jaitsieraren lehen zatian, pago-baso zoragarri batean barrena. Urmael baten ondotik igaroko zara, eta bertatik, berriz ere, bide berdearen ibilbide zaharrean sartuko zara.

Errotaldeko Zentralak, Ullibarri Jauregin, Arabako Lautadarako ongietorria egiten dizu, jaitsiera leunean beti, Andolluko herri txikiraino (21 km).

Puntu horretan gomendatzen dizugu bidegurutzean eskuineko bidea hartzea Estibalizeraino (3,5 km), non aisialdi eta atsedenerako eremu batez goatzeko aukera izango duzun, Andollurako bidera itzuli eta Gasteizerako noranzkoan jarraitu aurretik. Aberasturiko eta Otazuko geltoki zaharrek Gasteiztik gertu —hots, proposatutako bidearen helmugatik gertu— zaudela emango dizute aditzera. 

KONTUAN HARTZEKOA

TÚNEL DE ARQUIJAS (1.415m.). Túnel iluminado. Se aconseja llevar luces.
TÚNEL DE ATAURI (300m.). Túnel iluminado. Se aconseja llevar luces.
TÚNEL DE ZEKUIANO-CICUJANO (350m.). Túnel iluminado. Se aconseja llevar luces.
PUERTO DE GEREÑU. Zona de dificultad alta.
VITORIA-GASTEIZ. Acceso entrando paralelos a la A-2130.

GARRAIOA

Vitoria-Gasteiz > Estella-Lizarra > Vitoria-Gasteizwww.araba.eus/alavabus

TURISMOA

Tierra Estella-Lizarraldea Turismoa www.turismotierraestella.com
Lizarraldeko Turismoa www.estellaturismo.com
Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Turismoa www.arabakomendialdea.com
Arraia-Maeztuko Turismoa www.arraia-maeztu.eus
Turismo Navarra www.visitnavarra.es
Euskadiko Turismoa www.turismo.euskadi.eus

BEZTELAKOAK

Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroawww.turismo.euskadi.eus

Nahitaez probatu behar dituzu

  • Antoñanako eztia

    Arabako Mendialdearen kokapenari esker, kalitate bikaineko eztia lortzen da bertan, "Kalitatezko labelaren" bereizgarria daramana. Hainbat herritan aurkitzen dugu eztia: Durruma Kanpezun, Apilaizen, Ataurin eta Antoñanan. Azken herri horretan Eztiaren Azoka ospatzen da, urtean behin.

  • Trufa

    Oturdu xume bat luxuzko otordu bihurtzeko gai. Bilatuenak "tuber melanosporum", diamante beltza izenez ezagututakoa, eta "tuber aestivum" trufak dira.

    Trufaren museoa

  • Gozogintza, gozokiak eta postreak

    Tokiko eskaintza askotarikoa da, eta, guztien artean, Vasquitos eta Nesquitas artisau-bonboiak, trufak, Goxua edo Chuchitos postreak, eta San Prudentzio eta Andre Maria Zuria izeneko tartak nabarmentzen dira.

Nahitaez bisitatu behar dituzu

  • Izki Parke Naturala

    Bazter aproposa da turismo ornitologikoa, ibiladiak eta txangoak egiteko (oinez, bizkletaz edo zaldiz), Izkin, Quercus pyrenaica zuhaitz-espezaiearen Europako erreserba dago, eta kontserbatzea eta ezagutzea merezi duen landa-kultura berezi bat garatu da bertan.

    Izki Parke Naturala

  • Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa

    Bere lau aretoek modu antolatuan eta erakusketa-proposamen moderno baten bitartez (ikus-entzunezkoak, panelak, maketak, mapa elkarreragileak, etab.) erakusten dituzte Erdi Aroko arte-estilo horren berezitasunak eta Arabako Lurralde Historikoan duen presentzia.

    Informazio gehiago