VASCO NAVARRO
bide berdea
BI EGUN BIDE BERDEAN (TREBATUENTZAT)
- Ibilbidea: Lineala
- Zailtasuna: Ertaina
- Lurzorua: Lur trinkotua / asfaltoa
- Hasiera: Lizarra
Gasteizko Eraztun Berdea ezagutzen duzu?
Balio ekologiko handiko naturagune bat hiriaren inguruan.
Ikusi Google Street View
Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berde osoa egun bakar batean egin daiteke, kilometroak egitea beste helbururik ez baduzu.
Alabaina , aurrera egin ahala aurkituko dituzun eremuetako (Estellerria, Arabako Mendialdea, Gasteiz eta Lautada eta Debagoiena) inguruez eta kulturaz gozatu eta gastronomia oparoa dastatu nahi baduzu, erritmo motelago bat beharko duzu, eta horregatik guk hemen bi egunetan egitea proposatzen dizugu.
LIZARRATIK BERGARA ETA OÑATIRA BI EGUNETAN
123,5 km daude Lizarratik (Nafarroa) Bergara edo Oñatira (Gipuzkoa) bitarte. Eta egun horiek osatzeko, bi eguneko abentura proposatzen dizugu, asteburu batean, Gasteizen gaua emanez, edo bestela bi egun soltetan, bigarren egunean aurreko eguneko helmugatik abiatuz.
Beste proposamenetan bezalaxe, bidea baterako zein besterako noranzkoan egin daiteke, Bergara edo Oñatitik zein Lizarratik alegia, eta azken hori proposatu nahi dizugu lerro hauetatik, Vasco Navarro Trenbidearen Bide berdeko 0 kilometrotik abia zaitezen.
1. Etapa. LIZARRA > GASTEIZ
76 km (82 km Estibalizera hurbiltzen bagara)
Lehen egunerako proposatzen dizugu lehen 76 kilometroak egitea, Lizarratik Euskadiko hiribururaino, hain zuzen.
Lizarratik abiatu eta Zubielkirako bidea hartuko dugu, Estellerriko herri lasaietan barrena, Zufian, Murietan eta Antzinen barrena zehazkiago, non geldialdiak egiteko eta eskualdeko baratze oparoko askotariko produktuak dastatzeko aukera izango dugun.
Jarrai ezazu aurrera Acedoraino, oraindik Estellerrian, eta herri horretara iristean, Arquijasko tuneletik (1.415 m) hurbil egongo zara jada, baita Arquijasko Biaduktu ikusgarritik hurbil ere.
Jarraian, segi jatorrizko ibilbidetik Santikurutze Kanpezuraino (33 km), eta bertan bazkaltzeko geldialdia egin dezakezu.
Antoñanatik pasatzean, ezinbesteko geldialdia egin behar duzu Vasco Navarro Trenbidearen Interpretazio Zentroa eta bertan gorde den trena bisitatzeko(38 km).
Segi Maezturako bidean (45 km), eta, nahi baduzu, aprobetxatu atseden hartu eta bazkaltzeko, Gasteizera iristeko falta zaizun 28 kilometroko tarteari ekin baino lehen.
Tarte laburra bada ere, lehen zatian, eta Zekuianoko tunela zeharkatu ondoren (inguruneko motibo eta soinuez dekoratu berri dute), Gereñuko Mendatea zeharkatu beharko duzu.
Mendate gogorra da, lasaitasuna eta zuhurtzia eskatzen duena, baina Laminoriako Tunel ia igaroezina (2.195 m) saihesteko aukera emango dizu; bizikletatik jaitsi beharko duzu harri landuen arteko pasabide estu hori gainditzeko. Pasabide horrexek adieraziko dizu mendatearen gailurrera iritsi zarela.
Kontu handiz ibili jaitsieraren lehen zatian, pago-baso zoragarri batean barrena. Urmael baten ondotik igaroko zara, eta bertatik, berriz ere, bide berdearen ibilbide zaharrean sartuko zara.
Errotaldeko Zentralak, Ullibarri Jauregin, Arabako Lautadarako ongietorria egiten dizu, jaitsiera leunean beti, Andolluko herri txikiraino (66 km).
Puntu horretan gomendatzen dizugu bidegurutzean eskuineko bidea hartzea Estibalizeraino (3,5 km), non aisialdi eta atsedenerako eremu batez gozatzeko aukera izango duzun, Andollurako bidera itzuli eta Gasteizerako noranzkoan jarraitu aurretik.
Aberasturiko eta Otazuko geltoki zaharrek Gasteiztik gertu —hots, proposatutako bidearen helmugatik gertu— zaudela emango dizute aditzera.
Behin Euskadiko hiriburura iritsita, bisita ezazu, merezi du-eta. Hiri zoragarri horretako erdiguneko eta parte zaharreko kale lasai eta ederretan barrena ibilaldi bat egitea modu ezin hobea da zikloturismo-egun hauei amaiera emateko.
2. Etapa. GASTEIZ > BERGARA edo OÑATI
47km Bergara edo Oñatira
Bigarren egunean, Gasteiztik Bergara eta Oñatira bitarteko 47 kilometroak egitea proposatzen dizugu.
Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdearen jatorrizko bideari heltzen zaio berriz ere Gasteizko inguruetan, zehazkiago Gamarrako Industrialdean, Betoñuko Atearen eta Bergarako Atearen kaleen parean.
Beti iparralderantz, Duranako, Erretanako, Lukoko eta Urbinako herriak zeharkatzen ditu bideak, baita Legutioko geltoki eroria ere, Landako inguruetara iritsi arte (17 km).
Bertan, eguneko lehen geldialdia egin dezakezu, atseden hartzeko, janariz eta edariz hornitzeko, eta, uda partean, inguruneko hondartza artifizial zoragarrietan bainu txiki bat hartzeko.
Bide Berdeari ekingo diogu berriz ere Leintz Gatzagarantz, eta GI-627 (Arlaban Mendatea) errepidea hartu eta, kontu handiz, Eskoriatzara iritsi aurreko biribilguneraino jaitsi beharko duzu, eta hortik berriz ere bat egingo duzu bide berdearen jatorrizko bidearekin.
Hortik aurrera, eta Bergara eta Oñatiraino, bide berdeak aurrera jarraituko du, bidegorri bihurtutako jatorrizko ibilbidea eta zeharkatutako udalerrietako (Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate) hiri-tarteak txandakatuz.
Behin azken herri hori zeharkatu ondoren, San Prudentzioko bidegurutzera iritsiko zara (40 km), eta bertan Bergararako edo Oñatirako bidea hartuko duzu, zure helmugaren arabera, Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdearen azken helmugaraino.
KONTUAN HARTZEKOA
TÚNEL DE ARQUIJAS (1.415m.). Túnel iluminado. Se aconseja llevar luces.
TÚNEL DE ATAURI (300m.). Túnel iluminado. Se aconseja llevar luces.
TÚNEL DE ZEKUIANO-CICUJANO (350m.). Túnel iluminado. Se aconseja llevar luces.
PUERTO DE GEREÑU. Zona de dificultad alta.
VITORIA-GASTEIZ. Acceso entrando paralelos a la A-2130.
PUERTO DE ARLABAN > ESKORIATZA. Zona sin acondicionar. Acceso por GI-627.
SAN PRUDENCIO. Bifurcación dirección Oñati.
GARRAIOA
Vitoria-Gasteiz > Estella-Lizarra > Vitoria-Gasteiz | www.araba.eus/alavabus |
Vitoria-Gasteiz > Eibar > Vitoria-Gasteiz | www.pesa.net |
TURISMOA
Tierra Estella-Lizarraldea Turismoa | www.turismotierraestella.com |
Lizarraldeko Turismoa | www.estellaturismo.com |
Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Turismoa | www.arabakomendialdea.com |
Arraia-Maeztuko Turismoa | www.arraia-maeztu.eus |
Arabako Lautadako Kuadrilla | www.arabakolautada.eus |
Vitoria-Gasteizko Turismoa | www.vitoria-gasteiz.org |
Gorbeialdeko Kuadrilla | www.gorbeialdekokuadrilla.eus |
Debagoienako Turismoa | www.turismodebagoiena.eus |
Bergarako Turismoa | www.bergaraturismo.eus |
Oñatiko Turismoa | www.oñatiturismo.eus |
Nafarroako Turismoa | www.visitnavarra.es |
Euskadiko Turismoa | www.turismo.euskadi.eus |
BESTELAKOAK
Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroa | www.turismo.euskadi.eus |
Nahitaez bisitatu behar dituzu
-
Izki Parke Naturala
Bazter aproposa da turismo ornitologikoa, ibiladiak eta txangoak egiteko (oinez, bizkletaz edo zaldiz), Izkin, Quercus pyrenaica zuhaitz-espezaiearen Europako erreserba dago, eta kontserbatzea eta ezagutzea merezi duen landa-kultura berezi bat garatu da bertan.
-
Andre Mariaren Katedrala
2015ean Gizateriaren ondarea izendatua Iparraldeko Barnealdeko Done Jakue Bidearen testuinguruan, Andre Mariaren Katedralak hainbat eta hainbat bisitari liluratu ditu, baita nazioarteko ospea duten idazleak ere, Ken Follet adibidez, katedralean inspiratu zena Lurraren zutabeak eleberriaren bigarren zatia idazteko. “Obretan eta irekita” ekimena: bisita gidatuak tenplua zaharberritzeko obretara, segurtasun-neurri zorrotzen babespean.
-
Leintz Gatzagako Gatz Museoa
Gatz-ekoizleen historiaren berri izan dezakegu gaur egun, eta gainera, gatz hori lortzen zuten tokian bertan. Izan ere, ahalegin handiak egin dira lanbide horren elementu esanguratsuenetako batzuk kontserbatu eta berreraikitzeko, eta jarraian, gune berezi honetan erakusgai jartzeko.