VASCO NAVARRO
bide berdea

123,5 km

+1.046m

Profila ikusteko
  • Ibilbidea: Lineala
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Lurzorua: Lur trinkotua / asfaltoa
  • Denbira: 9 ordu
  • Hasiera: Estella-Lizarra / Oñati / Bergara

VASCO NAVARRO BIDE BERDEA BIDEOA

Hasi bide berderako zure visita laburpen-bideo hau ikusiz, eta hala, zain duzunari buruzko ideia bat izango duzu tren-ibilbide zahar hau egitera bazatoz.

 

IKUSI BIDEOA

1967ko abenduaren 31n egin zuen gaztelaniaz “trenico” (trentxoa) izenez ezagututako trenak bere azken bidaia. Gaur egun bide berde bihurutako ibilbide zaharra oinez zein bizikletan egin daiteke, proiektuak parte hartu duten administrazio guztiek ingurua egokitzeko egin duten ahaleginari esker. 123,5 km dira guztira, hau da, Espainia osoko luzeenetako eta erakargarrienetako bat.

Askotariko paisaiaz gozatu ahalko du bisitariak, gune urbano eta industrializatuekin hasi eta edertasun handiko gune landatar eta naturalekin buka, tren berezi honen intrashistorian murgiltzeko aukera paregabearekin, “ferrocarril Anglo Vasco” deitutako trenbide zaharraren ibilbidean oraindik dirauten aztarnak bisitatuz eta miretsik.

Zuk aukeratuko duzu abiapuntua. Lizarra, Bergara, Oñati edo Gasteiz dira abiapuntuak bide berde hau ezagutzeko. Aukera desberdinak eta tarte desberdinak, eta zure posibilitateetara hobeto egokitzen diren moduan ezagutu ahalko dituzu.

KULTURA -ETA INDUSTRIA- ONDAREA

Garai bateko geltoki eta geralekuek, tunelek eta zubiek kultura -eta industria- ondare bikaina osatzen dute, eta Vasco Navarro trenbidearen ibilbide zaharra egokitzearen ondorioz, ondare hori ezagutzeko, interpretatzeko eta balioesteko aukera dugu.

1889an inaguratu zenetik azpiegitura gisa izan zuen garrantziak eta muntaz jabetzea ahalbidetzen digu Vasco-Navarro trenbidearen Bide Berdea egiteak, trenbidea lagungarria izan baitzen zaharkatzen zituen eskualdeen egituraketa eta garapen sozial eta ekonomikoa bultzatzeko. Gaur egun, eta plataforma Bide Berde bihurtu izanari esker, eta erabilera ludiko eta turistikoekin, paisaiak, lekuak eta pertsonak ezagutzeko aukera ahalbidetzen jarraitzen du Vasco Navarro trenbideak, eta lurraledearen garapen ekonomikoa bultzatzen, ikupegi lokal eta jasangarritik begiratua.

VASCO NAVARRO
bide berdea

Proposatzen dizugu:

Kontsultatu, jarraian, Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdearen inguruko zenbait gomendio, zure aukeren, sasoiaren eta bizikletan bidaiatzeko moduaren arabera. Goiz bateko, arratsalde bateko edo bi eguneko abentura bat nahi duzu? Hautatu zure premia eta itxaropenetara hobekien egokitzen den proposamena, eta gozatu gure herrialdeko bide berderik interesgarrienetako batez.

 

EGUN BETEKO BIDEA FAMILIAN, HAURREKIN

Familian mugitzen bazarete, haur txikiak eta guzti, zenbait plan dauzkagu zuentzat, bide berdeak zeharkatzen dituen zenbait herritatik abiatuta.

 

BI EGUN BIDE BERDEAN (HASIBERRIENTZAT)

Egin ezazu, bi egunetan, Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdeko 76 km, Lizarratik (Nafarroa) Gasteizera (Araba) bitarte.

BI EGUN BIDE BERDEAN (TREBATUENTZAT)

Egin ezazu, bi egunetan, Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berde osoa (123 km), Lizarratik (Nafarroa) Bergara edo Oñatiraino (Gipuzkoa).

image

Que mejor plan para esta primavera que recorrer la Vía Verde del Vasco Navarro

Nahitaez probatu behar dituzu

  • Trufa

    Oturdu xume bat luxuzko otordu bihurtzeko gai. Bilatuenak "tuber melanosporum", diamante beltza izenez ezagututakoa, eta "tuber aestivum" trufak dira.

    Trufaren museoa

  • Nafarroako zainzuriak

    Denboraldian Estellerrira bazatoz, sukaldaritzako harribitxi batez gozatuko duzu: zainzuri freskoa, egunero biltzen dena argia saihesteko, eta, horrela, ahalik eta egoerarik onenean eskaini ahal izateko.

  • Euskal sukaldaritza tradizionala

    Bisitariek Leintz Gatzagan aurki dezaketen gastronomiaren oinarria da. Haragi eta barazkiak nabarmentzen dira, baita eskualdeko produktu tipikoak ere, hala nola ogi integrala edo gazta.

Nahitaez bisitatu behar dituzu

  • Izki Parke Naturala

    Bazter aproposa da turismo ornitologikoa, ibiladiak eta txangoak egiteko (oinez, bizkletaz edo zaldiz), Izkin, Quercus pyrenaica zuhaitz-espezaiearen Europako erreserba dago, eta kontserbatzea eta ezagutzea merezi duen landa-kultura berezi bat garatu da bertan.

    Izki Parke Naturala

  • Uribarri-Ganboako urtegia

    Barnealdeko hiru hondartza dauzka, eta bertan bisitariak eguzkia har dezake, bainu bat hartu, edo, besterik gabe, isiltasunaz eta ilunabar baten edertasunaz gozatu. Hondartza horiek bandera urdina jaso dute beren kalitatearen adierazgarri. Garaioko eta Landako Parke Probintzialetan daude, eta hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte.

  • Bergara monumentala

    Atsegin bezain harrigarri suertatzen da Bergarako hirigune historikoa bisitatzea. Bisitariak espero ez duen “aire zabaleko museo” batekin topo egingo du, estilo arkitektoniko ugariko eraikin berezi eta bikainez osatutako multzo batekin.

    Visitar web