VASCO NAVARRO
bide berdea

FAMILIAREKIN ARRASATETIK

10-24 km

Profila ikusteko
  • Ibilbidea: Joan-etorria
  • Zailtazuna: Erraza
  • Lurzorua: Bidegorria
  • Hasiera: Arrasate

Ikusi Google Street View

ARRASATE (Eroski) > SAN PRUDENTZIO

Joan-etorria, 10 km guztira (24 km Bergarara edo Oñatira hurbiltzen bagara)

Gipuzkoako Arrasate herriko Eroski supermerkatutik abiatuta Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdeko tarte txiki bat egin dezakezue Bergara eta Oñatirako bidean, San Prudentzioko bidegurutzeraino. Zailtasunik gabeko 10 kilometro soilik joan-etorriko ibilbide batean, non txikienek gozatu ederra hartuko duten, inolako arriskurik gabe gainera. 

GARRAIOA

Pesawww.pesa.net

TURISMOA

Debagoienako Turismoawww.turismodebagoiena.eus
Arrasateko Turismoawww.arrasate.eus
Bergarako Turismoawww.bergaraturismo.eus
Oñatiko Turismoawww.oñatiturismo.eus
Nafarroako Turismoawww.visitnavarra.es
Euskadiko Turismoawww.turismo.euskadi.eus

BESTELAKOAK

Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroawww.turismo.euskadi.eus

Nahitaez probatu behar dituzu

  • Gazta

    Bazkaleku ugariko eremua izaki, latxa artalde handiak hazten dira bertan, eta hori gutxi balitz, Gomiztegiko artzain-eskola ere hor dago. Horri guztiari esker, gaztak aparteko kalitatea lortu du.

  • Txokolatea

    Txokolatea da Oñatiko bereizgarri nagusia. Tentazio gozo zirraragarri hori oñatiarren ikur izan da mende batean baino gehiagoan, eta “Txokolateixia” du, gaur egun, interpretaziogunea.

Nahitaez bisitatu behar dituzu

  • Arrasateko erdigune historikoa

    Bisitariak hainbat monumentu ikus ditzake herri honetan; besteak beste, San Joan Bataiatzailearen eliza, udaletxe barrokoa, San Frantzisko komentua (egungo kultur etxea) eta Okendo eta Artazubiaga jauregiak.

    Visitar web

  • Bergara monumentala

    Atsegin bezain harrigarri suertatzen da Bergarako hirigune historikoa bisitatzea. Bisitariak espero ez duen “aire zabaleko museo” batekin topo egingo du, estilo arkitektoniko ugariko eraikin berezi eta bikainez osatutako multzo batekin.

    Visitar web

  • Sancti Spiritus Unibertsitatea

    Oñatira bidaiatuz gero, ez utzi Errenazimentu garaiko harribitxi hau bisitatu gabe.

    Visitar web