VASCO NAVARRO
bide berdea

Familian LIZARRATIK

  • Ibilbidea: Joan-etorria
  • Zailtazuna: Erraza
  • Lurzorua: Lur trinkotua eta asfaltoa
  • Hasiera: Lizarra

BISITATU LIZARRAKO PARTE ZAHARRA

Zure ibilbidean, bizikletaz edo oinez dabiltzan erromesekin eginen duzu topo, bai eta franko eta juduen kale zaharrak ezagutzeko irrikaz dauden bisitariekin ere.

INFORMAZIO GEHIAGO

Ikusi Google Street View

LIZARRA > ANTZIN

Iruña eta Logroño arteko erdibidean, Mendialdearen eta Erriberaren arteko trantsizio-eremu batean, Lizarra dago, Donejakue bidearen  babesean sortutako hiri monumentala.

Hiriak 13.000 biztanle ditu eta bertan  Nafarroako Errege-Erreginen jauregia dago, Espainian urria den erromaniko zibileko ondarea. Barruan Gustavo de Maeztu museoa dago.

Lizarran barna ibiltzen bazara jauregitxo eta etxetzar ederrak ikusiko dituzu; esaterako, gaur egun  Karlismoaren museoa dena. Ez galdu Kale Nagusia edo Vasco-Navarro trenaren geltoki zaharraren eraikina, ibilbidearen abiapuntua eta gaur egun autobus-geltokia dena.

Eraikin erlijiosoen artean, hauek bisita ditzakegu: Ruako San Pedro eliza, estilo erromaniko berantiarrekoa, San Migel eliza (XII-XIV) edo San Migel eliza (XII-XIV) edo Hilobi Santuaren elizaren kanpoaldea.

Lizarra atzean utzi eta, txirrindularientzako eta oinezkoentzako lotura baten bidez, Bide Berdera helduko gara; hortik 4 kilometrora, Metauten dago, eta bertan, Boilurraren museoa, onddo preziatu horri eskainitako museo bakarra Espainian.

Proposamen hau Antzinen amaitzen da, eta hor aurkituko dugu trenaren geltoki zaharra, zaharberritu ondoren gaur egun Udalaren egoitza dena. Aurrerago, uraren dorrea. 12 metroko altuera du, eta geltokiko erreaktibatzaile elektrikoak hozteko balio izan zuen; hortik hurbil, udal-igerilekuak daude, esfortzu handiaren ondoren toki aproposa pulunpa egiteko.

Edozein aitzakia da egokia bertako plater tradizionalak dastatzeko: garaiko barazkiak, potxak, garbantzuak, boilurra, ajoarrieroa, arkumea txilindron erara eta txerrikume errea. Postreak ere bai, hala nola alpargatak (hostorezko pastelak), Puyko arrokak (txokolatezkoak), santxikoak (bonboi beteak) edo Idiazabal motako gaztak. Ez ahaztu ardo on asko dituzula lur honetan. Nahi baduzu, Nafarroako Ardoaren Bideko inguruko upeltegietako batera joan zaitezke.

NON APARKATU

Abiapuntua: Lizarrako autobus geltokia (42°40’11.48″N – 2° 1’59.02″O). Aparkaleku publikoa, Lizarrako tren geltoki zaharraren ondoan, gaur egun autobus geltokia eta Lizarraldeko Partzuergoaren turismo bulegoa dena.

KONTUAN HARTZEKOA

ESTELLA-LIZARRA. Se recomienda hacer primero la ruta y después visitar el casco antiguo a pie.

GARRAIOA

Vitoria-Gasteiz > Estella-Lizarra > Vitoria-Gasteizwww.araba.eus/alavabus

TURISMOA

Tierra Estella-Lizarraldea Turismoawww.turismotierraestella.com
Lizarraldeko Turismoawww.estellaturismo.com
Kanpezuko-Arabako Mendialdeko Kuadrillako Turismoawww.arabakomendialdea.com
Nafarroako Turismoawww.visitnavarra.es
Euskadiko Turismoawww.turismo.euskadi.eus

BESTELAKOAK

Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroawww.turismo.euskadi.eus

Nahitaez probatu behar dituzu

  • Trufa

    Oturdu xume bat luxuzko otordu bihurtzeko gai. Bilatuenak "tuber melanosporum", diamante beltza izenez ezagututakoa, eta "tuber aestivum" trufak dira.

    Trufaren museoa

  • Nafarroako zainzuriak

    Denboraldian Estellerrira bazatoz, sukaldaritzako harribitxi batez gozatuko duzu: zainzuri freskoa, egunero biltzen dena argia saihesteko, eta, horrela, ahalik eta egoerarik onenean eskaini ahal izateko.

Nahitaez bisitatu behar dituzu

  • Lizarra

    Lizarra, Donejakue bidearen babesean sortutako hiri monumentala. XV. mendean "Lizarra ederra” deitzen zioten; gaur egun hiri erromanikoaren fisionomia du oraindik, eta jauregiak, jauretxeak, elizak, komentuak, zubiak eta eraikin historiko ederrak.

    Visitar web