VASCO NAVARRO
bide berdea
FAMILIAREKIN LANDATIK
10-14 km
Profila ikusteko- Ibilbidea: Joan-etorria
- Zailtasuna: Erraza
- Lurzorua: Lur trinkotua /asfaltoa
- Hasiera: Landa
Ezagutu Uribarri-Ganboako urtegia
Paraje ikusgarria da, bandera urdina jaso duten zenbait hondartza dauzkana.
Ikusi Google Street View
LANDA > LEINTZ-GATZAGA EDO URBINA
Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdearen eskutik Landako Parke Probintzialera hurbildu eta hartan barrena ibiltzea plan bikaina da benetan, familiarekin egiteko ezin aproposagoa.
Bizikletan bazoazte, Arabako Landako kontzejuko geltokitik baterako edo besterako noranzkoa har dezakezue, edo Leintz Gatzagarantz (Gipuzkoa), edo Gasteizerantz (Araba), Urbinaraino.
Batetik edo bestetik joan, jatorrizko ibilbidetik joango gara, eta ez dugu inolako zailtasunik topatuko.Joan zareten tokitik itzuliko zarete beti.
Pixka bat ibili nahi baduzue, edota bainu bat hartu uda partean, Landako inguruetako bide-zidor eta hondartza artifizialak toki ezin hobea dira, aire zabalean egun eder batez gozatzeko.
NON APARKATU
PARKIN DE LANDA en la bifurcación de la A-3002 y la A-3014. (42º57´27´N 2º35´28´´W). Parking situado frente al Restaurante Etxe Zuri.
KONTUAN HARTZEKOA
LEINTZ-GATZAGA. Tramo de Vía sin acondicionar. Acceso por GI-3310.
GARRAIOA
Vitoria-Gasteiz > Eibar > Vitoria-Gasteiz | www.pesa.net |
TURISMOA
Gorbeialdeko Kuadrilla | www.gorbeialdekokuadrilla.eus |
Debagoienako Turismoa | www.turismodebagoiena.eus |
Leintz Gatzagako Turismoa | www.leintzgatzaga.eus |
Nafarroako Turismoa | www.visitnavarra.es |
Euskadiko Turismoa | www.turismo.euskadi.eus |
BESTELAKOAK
Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroa | www.turismo.euskadi.eus |
Nahitaez bisitatu behar dituzu
-
Uribarri-Ganboako urtegia
Barnealdeko hiru hondartza dauzka, eta bertan bisitariak eguzkia har dezake, bainu bat hartu, edo, besterik gabe, isiltasunaz eta ilunabar baten edertasunaz gozatu. Hondartza horiek bandera urdina jaso dute beren kalitatearen adierazgarri. Garaioko eta Landako Parke Probintzialetan daude, eta hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte.
-
Leintz Gatzagako Gatz Museoa
Gatz-ekoizleen historiaren berri izan dezakegu gaur egun, eta gainera, gatz hori lortzen zuten tokian bertan. Izan ere, ahalegin handiak egin dira lanbide horren elementu esanguratsuenetako batzuk kontserbatu eta berreraikitzeko, eta jarraian, gune berezi honetan erakusgai jartzeko.