VASCO NAVARRO
bide berdea
FAMILIAN, GASTEIZTIK ESTIBALIZERAINO
26 km
Profila ikusteko- Ibilbidea: Joan-etorria
- Zailtasuna: Erraza
- Lurzotua: Lur trinkotua / asfaltoa
- Hasiera: Gasteiz
Gasteizko Eraztun Berdea ezagutzen duzu?
Balio ekologiko handiko naturagune bat hiriaren inguruan
Ikusi Google Street View
Gasteiz > estibaliz
Familiarekin bizikletan ateratzen zaretenean gutxi gorabehera 25 km egiteko gai bazarete, ibilbide dibertigarri eta atsegin hau ezin hobea da zuentzat.
Proposatzen dizuegu Estibalizko Andre Mariaren Santutegi ospetsuraino iristea, 50eko eta 60ko hamarkadetako urteetan gasteiztar askok “trenikoan” igota egiten zuten bidean barrena.
Ibilbide leuna da,azken tartean, Estibalizera iritsi baino lehentxoago, malda txiki bat daukana. Behin santutegian zaudetela, aisialdi eta atsedenerako eremu eder batez gozatzeko aukera izango duzue, itzuli aurretik.
Aberasturiko, Otazuko eta Andolluko geltokiak daude tarte horretan, baita Estibalizko geralekua ere.
NON APARKATU
PARQUE DE OLARIZU (42º49´51´´N 2º39´35´´W ). Desde el mismo Parque de Olarizu, a escasos 200m (Salida/Acceso paralelos a la A-2130), o a través del Anillo Verde Vitoria-Gasteiz (sentido anti-horario hasta la bifurcación con la Vía Verde).
KONTUAN HARTZEKOA
VITORIA-GASTEIZ. Salida/Acceso paralelos a la A-2130.
GARRAIOA
Vitoria-Gasteiz > Estella-Lizarra > Vitoria-Gasteiz | www.araba.eus/alavabus |
TURISMOA
Arabako Lautadako Kuadrilla | www.arabakolautada.eus |
Vitoria-Gasteizko Turismoa | www.vitoria-gasteiz.org |
Nafarroako Turismoa | www.visitnavarra.es |
Euskadiko Turismoa | www.turismo.euskadi.eus |
BESTELAKOAK
Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroa | www.turismo.euskadi.eus |
Romániko Arabaren Interpretazio Zentroa (Estibaliz) | www.alavamedieval.com |
Nahitaez bisitatu behar dituzu

-
Andre Mariaren Katedrala
2015ean Gizateriaren ondarea izendatua Iparraldeko Barnealdeko Done Jakue Bidearen testuinguruan, Andre Mariaren Katedralak hainbat eta hainbat bisitari liluratu ditu, baita nazioarteko ospea duten idazleak ere, Ken Follet adibidez, katedralean inspiratu zena Lurraren zutabeak eleberriaren bigarren zatia idazteko. “Obretan eta irekita” ekimena: bisita gidatuak tenplua zaharberritzeko obretara, segurtasun-neurri zorrotzen babespean.
-
Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa
Bere lau aretoek modu antolatuan eta erakusketa-proposamen moderno baten bitartez (ikus-entzunezkoak, panelak, maketak, mapa elkarreragileak, etab.) erakusten dituzte Erdi Aroko arte-estilo horren berezitasunak eta Arabako Lurralde Historikoan duen presentzia.