VASCO NAVARRO
bide berdea

FAMILIAN, GASTEIZTIK ESTIBALIZERAINO

  • Ibilbidea: Joan-etorria
  • Zailtasuna: Erraza
  • Lurzotua: Lur trinkotua / asfaltoa
  • Hasiera: Gasteiz

Gasteizko Eraztun Berdea ezagutzen duzu?

Balio ekologiko handiko naturagune bat hiriaren inguruan

INFORMAZIO GEHIAGO

Ikusi Google Street View

Gasteiz > estibaliz

Familiarekin bizikletan ateratzen zaretenean gutxi gorabehera 25 km egiteko gai bazarete, ibilbide dibertigarri eta atsegin hau ezin hobea da zuentzat.

Proposatzen dizuegu Estibalizko Andre Mariaren Santutegi ospetsuraino iristea, 50eko eta 60ko hamarkadetako urteetan gasteiztar askok “trenikoan” igota egiten zuten bidean barrena.

Ibilbide leuna da,azken tartean, Estibalizera iritsi baino lehentxoago, malda txiki bat daukana. Behin santutegian zaudetela, aisialdi eta atsedenerako eremu eder batez gozatzeko aukera izango duzue, itzuli aurretik.

Aberasturiko, Otazuko eta Andolluko geltokiak daude tarte horretan, baita Estibalizko geralekua ere.

NON APARKATU

PARQUE DE OLARIZU (42º49´51´´N 2º39´35´´W ). Desde el mismo Parque de Olarizu, a escasos 200m (Salida/Acceso paralelos a la A-2130), o a través del Anillo Verde Vitoria-Gasteiz (sentido anti-horario hasta la bifurcación con la Vía Verde).

KONTUAN HARTZEKOA

VITORIA-GASTEIZ. Salida/Acceso paralelos a la A-2130.

GARRAIOA

Vitoria-Gasteiz > Estella-Lizarra > Vitoria-Gasteizwww.araba.eus/alavabus

TURISMOA

Arabako Lautadako Kuadrillawww.arabakolautada.eus
Vitoria-Gasteizko Turismoawww.vitoria-gasteiz.org
Nafarroako Turismoawww.visitnavarra.es
Euskadiko Turismoawww.turismo.euskadi.eus

BESTELAKOAK

Vasco-Navarro Bide Berdearen Interpretazio Zentroawww.turismo.euskadi.eus
Romániko Arabaren Interpretazio Zentroa (Estibaliz)www.alavamedieval.com

Nahitaez probatu behar dituzu

  • Gozogintza, gozokiak eta postreak

    Tokiko eskaintza askotarikoa da, eta, guztien artean, Vasquitos eta Nesquitas artisau-bonboiak, trufak, Goxua edo Chuchitos postreak, eta San Prudentzio eta Andre Maria Zuria izeneko tartak nabarmentzen dira.

  • Euskal sukaldaritza tradizionala

    Bisitariek Leintz Gatzagan aurki dezaketen gastronomiaren oinarria da. Haragi eta barazkiak nabarmentzen dira, baita eskualdeko produktu tipikoak ere, hala nola ogi integrala edo gazta.

Nahitaez bisitatu behar dituzu

  • Andre Mariaren Katedrala

    2015ean Gizateriaren ondarea izendatua Iparraldeko Barnealdeko Done Jakue Bidearen testuinguruan, Andre Mariaren Katedralak hainbat eta hainbat bisitari liluratu ditu, baita nazioarteko ospea duten idazleak ere, Ken Follet adibidez, katedralean inspiratu zena Lurraren zutabeak eleberriaren bigarren zatia idazteko. “Obretan eta irekita” ekimena: bisita gidatuak tenplua zaharberritzeko obretara, segurtasun-neurri zorrotzen babespean.

    Informazio gehiago

  • Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa

    Bere lau aretoek modu antolatuan eta erakusketa-proposamen moderno baten bitartez (ikus-entzunezkoak, panelak, maketak, mapa elkarreragileak, etab.) erakusten dituzte Erdi Aroko arte-estilo horren berezitasunak eta Arabako Lurralde Historikoan duen presentzia.

    Informazio gehiago